31 enero 2011

Zientzialari japoniarrek hortz funtzional bat egin dute sagu batean zelula amak erabiliz!

Terapia regeneratiboak ama zelulen biologian eta ehunen teknologian oinarrituta daude. Terapia hauen bioingenieritza teknologia organo funtzionalak egiteko pentsatuta dago gaizki funtzionatzen duten edo galdu ziren organoak ordezkatzeko. Teknologia hau etorkizuneko organoen ordezkapen terapientzako modelo gisa erabiltzeko proposatzen dute. Ordezkapen organo hauek ama zelula epitelialez eta ama zelula mesenkimalez eginda daude, bi zelula mota hauek batzen kimu bat eraikitzen baitute, hortz kimu bat gure kasuan.


Kasu honetan, bioingenieritzaren helburua, sagu batean hortz funtzional bat lortzea da, horretarako lehen esan bezala, ama zelula epitelialak eta ama zelula mesenkimalak batzen dituzte. Zelula epitelialak hortzaren enamelean bihurtuko dira; ordea, zelula mesenkimalak hortz muinean eta dentinan. Bi zelula horiez baliatuz, hortz kimu bat eraikitzen da, eta bertan GFP proteina fluoreszentea txertatzen da biohortzaren hazkuntza hobeto jarraitzeko. Saguari bere benetako hortza kentzen zaio, eta 3 aste beranduago, hortz kimuak 500 mikrometroko tamaina duenean saguari inplantatzen zaio. Sortutako biohortzak egitura egokia izateaz gain, gogorra eta kinadei erantzuteko gai zela frogatu zuten.


Nahiz eta biohortza funtzionala izan eta emaitzak bioingenieritza etorkizunerako organoen ordezkapenerako posiblea dela baieztatu, aditu batek esan zuen bezala, organo guztiak ezberdinak direnez denbora luzea pasa daiteke kliniketan bioingenieritza erabiltzen hasi baino lehen.

1 comentario:

  1. nik eztakitx jantziko neban saguaren zelulekin egindako hortzik.... oso kuriosua!

    ResponderEliminar