31 enero 2011

Inplante medikoen proiektu batean sartuko da euskal korporazio bat!

Tecnalia korporazio teknologikoa "Custom IMD" izeneko proiektu europarrean parte hartzen ari da. Horren xedea medikuntzako inplanteen belaunaldi berria ikertzea eta merkaturatzea da, pazienteen bizi-kalitatea hobetu eta osasun-kostuak aurrezteko. Material berriak diseinatzerakoan karakterizazio-zereginak eta laguntza teknologikoa garatzeko asmoz esku hartzen du egitasmo honetan. Lortutako emaitzen artean lehenbiziko prototipo balioztatzaileak nabarmentzen dira, ikerketak barne hartzen dituen hiru alorretan: garezurreko inplantea, orno arteko diskoko inplantea eta hortz-konponketa. Horiek guztiak, gehienez ere, 48 ordutan pertsonalizatu ahal izango dira.

 

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario